Arantxa Iturbek ez du esprientzia propio soilez idatz litekeen liburu bat osatu. Ama bilakatzearen gazi-gezak deskribatzetik haratago -dezentez haratago- doan ariketa introspektibo bat da liburu hau. Zalatzatik seguratsun ezara; beldurretik izura; ... Leer más
Sara Vidalek ez zuen ihes egin alemanak, gerran, Odessa hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena hartu eta alde egiteko, gizon-emakume askorekin batera, arriskutik libre izango ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua ... Leer más
Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera?
Gertaera horretatik ihesi, bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelako biziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berregin usteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi, lagun duelarik.
Intentsitate handiko eleberri honetan garrantzi berezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria ere bada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baita laurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelak lehorrean.
Según unas leyendas, Aquiles caía mortalmente herido en combate a consecuencia de un flechazo del troyano Paris; según otras su propia madre lo rescataba de la muerte y lo llevaba a una isla solitaria…
Partiendo de esta última hipótesis y haciendo burla a la conocida aporía, según la cual jamás el veloz guerrero alcanzaría a una tortuga, el autor se apoya en el binomio fantástico trenzado de encuentros y desencuentros entre el héroe griego y la tortuga de la fábula clásica para acabar construyendo un canto a la amistad
Irenek helduleku gutxi dauzka: lan egiten duen liburu-denda, oroitzapenak eta animaliekin dituen ametsak. Eta pertsonaia-galeria berezi eta erakargarria osatzen duten bere lagunak: Claudio, literatur ortodoxoa; Bruno, isiltasunaren abarora bildu nahi duen idazlea; eta Morasán, ibaiko hondakinak biltzen dituen filosofo heraklitoarra. Gutxiago da, ordea, Kronskyri buruz dakiguna.
Demagun Ana Kareninak Vronsky kondea bezainbeste maite zaituztela. Eta zuk ezagutzen duzu Kronsky izeneko agure bakarti bat, zure etxebizitza berean bizi dena. Errusiatik etorri omen zen gerra amaitzean, eta inork irakurtzen ez dituen botila mezudunak jaurtitzen ditu ibaira. Irenek beldurra die trenei, eta senarra galdu duenetik, hauskor antzean dabil. Tolstoiren eskutik, hain zuzen, harreman bitxia sortuko da Irene eta Kronskyren artean, bien bakardadea eta zauriak leuntzen lagungarri izango dena.
Demagun Hitler ez zela Berlinen hil 1945ean. Demagun ez zuela gerra galdu eta Europa osoaz jabetu zela, Britainia Handia barne. Demagun itsasoz doala Manhattanen jabe egitera. Itsasontziko sotoan preso, Charles Chaplin komediantea. Demagun, 1886an, Frantziatik New Yorkera Askatasun Anderea puskatan daramaten itsasontziaren soto haietan Olivier Legrand izeneko polizoia doala Ameriketara. Askatasun pertsonalaren alegoria ederra egiten du Harkaitz Canok bi historia horiek bat egiten duten unetik aurrera, kontakizun bizkor, samur, poetiko honetan.
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.
Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza.
Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.
Lehenengo argitalpenetik hogei urte pasa diren honetan, nekez aurkituko dugu 100 metro irakurri ez duen euskal literaturzalerik. Nobelak orain artean izan dituen hamar argitalpenak edo lau itzulpenak geurean soilik bakanen batzuek duten arrakastaren lekuko dira. Diktaduraren zentsoreen aginduz, 1974ko argitarapena sekuestratu egin zuten. 1976an amnistiatu ondoren iritsi zen nobela irakurleen eskuetara. 1985ean Alfonso Ungriaren zuzendaritzapean nobelaren izen bera daraman filmea egin zen. Eskuetan duzuen hau 10. edizioa da, eta eskubide osoz gure klasikoetako bat dagoeneko. Zerraldo erori arte ihesleak ibilitako azken 100 metroek iradokitzen dute nobelan giza-dimentsioaren alderdirik intimoen eta sakonena. Bakardade hori areagotzea baizik ez dute helburu heriotzaren gertalekutik kanpora txertatutako flash indiferenteago edo sentiberagoek, beti ere heriotzaren mugatik honantzago daudenak. Harantzago heriotzaren unibertsoa hasten baita, bizitzaren azken irudi eta oroitzapen iheskorrak ere sustengu baten bila gertatzen diren espazioa. Halabehar kapritxosoenak iheslearen inkontrura erakarritako testigu anonimoa bihurtuko da nobelan zehar protagonistaren abenturaren ardatz. Hark erakarriko du beregana iheslearen ahalegina eta azken borondatea eta, bidenabar, narrazioarenak. Hari eskainiko dizkio ihesleak, maitasun erritual trajiko baten aurrean bageunde bezala, bere bizitza ofrendan. Maitale bitxi eta anbibalentea izaki ordea lekuko hori; izan ere, biak daude, iheslea eta lekukoa, maiz bizitza bera ere zaletua den harreman ironiko itsu batean giltzapetuta. Protagonista bakarrik dago bere patu tristearen aurrean, eta zu, irakurle, espektadore izatera behartuta zaude. Seguru nobela irakurri ostean, poetak esan zuen bezala, begi eta bihotz berriez ikusiko duzula mundua.
Eli (o Lisa) es una náufraga. Mal que bien, ha podido sobrevivir a su deriva autodestructiva, hasta que una explosión le roba a su único hijo, Igor. La soledad que experimenta tras la pérdida es terrible, pero aún más terrible es no haber conocido a su propio hijo. Porque ¿quién era Igor en realidad?, ¿qué fue lo que lo llevó a aquel apartamento de Salou donde sólo quedó un cadáver desmembrado?
Pero la vida sigue. Lisa se refugia en el trabajo, y es contratada para cuidar de un anciano y de su casa. El hombre guarda un secreto que Lisa irá descubriendo poco a poco, y que tiene que ver con un episodio de la Guerra Civil en la Ribera Navarra. A Lisa sin embargo, sus indagaciones le servirán para descubrir las claves de la vida de su hijo.
Los personajes cobran especial importancia en esta novela de gran intensidad narrativa. Se trata de una emotiva galería de náufragos; los hay de veinte años, de cuarenta y de noventa. Todos ellos son marineros en tierra.
Andoni es un joven vizcaíno que tras finalizar sus estudios de periodismo decide dedicar su vida a los viajes de aventura, más concretamente a conocer los desiertos del mundo. Desde su primer viaje a las Bárdenas Reales de Navarra, que realizó con sus compañeros de estudios, hasta los grandes periplos que le llevarán hasta el Gran Desierto Arenoso autraliano, a las ardientes arenas del Kalahari, o al inhóspito desierto de Sonora, esta novela gráfica nos descubre los secretos y los fascinantes paisajes de todos los desiertos del mundo, en un a mezcla de aventuras, conocimiento y cultura ilustrado con más de ciento cincuenta fotografías.
Yoga-maisu bat Bilbon trantsizio-garaian, semearekin Indiatik etorria. Bakezaletasuna eta mistika, industria-gainbeherak eta trantsizioak berekin dituzten gatazkekin nahasturik. Aldi berean, mendizaletasunaren eta eskaladaren mistika, yogarekin, astrologiarekin eta New Age joerekin bateraturik. Eta euskal esoterismoa loratzeko ahalegina, gatazkaren aldeko apustu etsiezinarekin kontrastean.
Horretan guztian, eta batez ere, pertsona zenbait, bizitza grisetik aterako dituen bidearen bila, elkar maitatuz, elkarri min eginez, tragedian, eta batik bat transzendentziazko fartsan barregarri bezain maitagarri.
“Yoga-maisu zaharra ez zen mugitu.
–Aita, aita, aita…
Itsasaldetik kresal hotzak egun gandutsua iragartzen zuen.
Xabier Olabaria es un biólogo marino de la localidad vizcaína de Plentzia, que estudia los cetáceos de la costa vasca para su tesis doctoral. Una mañana recibe la llamada de un amigo suyo, cuyo primo, que trabaja como ingeniero realizando sondeos petrolíferos en aguas de Mauritania, y amigo común de la infancia, acaba de ver a una ballena vasca. Xabier no duda en acudir a este país para comprobar si es cierto y si aún sobrevive algún ejemplar de esta especie, que se creía extinta en el Atlántico Norte. A través de esta novela gráfica conoceremos, gracias a las explicaciones que Xabier le da a su compañera de viaje, Anne, todos los secretos de estos gigantes, tan arraigados en la historia de los pueblos costeros vascos.
(Euskarazko Euskadi Literatura Saria 2000)
Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala. Barne-bidaia da, baina, nobela honetan abentura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne-bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino, eta harengandik bizitzaren muturreraino. Bakardade latza. Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa. Ez bizitzan egokitutako gizonek (agertu eta desagertu baino ez), ez haiengandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu dute inoiz Teresa bere bakardade esentzialetik erreskatatzea. Eta, azkenean, gizonak atzean gelditu dira, eta Teresak bakarrik, bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats horiek azken-azken "maitale"aren besoetara zuzenaraziz: "Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin" (C. Pavese).
Ignazio Arregi euskal jesuita da, oñatiarra. Jesuiten hezkuntzako hamabost urte luzeak beteta proposamen berezi bat egin zioten bere nagusiek: gizarte-komunikazio ikasketak egitea, jesuitek mundu horretan sartu beharra zeukatela-eta. Horretarako lehen pausoa zera izan zen: jesuita batzuk zientzia berri horiek ikastera bidali, gero besteen maisu bihur zitezen. Milanera joan zen kazetaritza ikastera eta bide batez, han sartu zitzaion komunikatzeko arteaz gero eta gehiago jakiteko grina. Hiru izan dira, besteak beste, bere grina horri bide emateko lekuak: Loiola Irratia, bere proiektu kutuna, Eusko Irratia (Euskadi Irratia eta Radio Euskadiren hasierako urteak) eta Vaticano Irratia, hogei urteko lana informatibo buru eta programazio saileko arduradun-ordeko. Ibilbide profesional luze oparo horren talaiatik ari da Ignazio Arregi. Idazteko modu neurtu, kritiko eta komunikatibo bat erabiltzen du kazetaritzaz ari dela, erlijioaz ari dela, ibilbide horretan ikusi eta ezagutu dituen pertsona ezagunez ari dela ere. Kontatzeko gauza asko dituen gizona.
Jakinaren gainean, ezjakina na-hiago askojakina baino. Bizi bakarra gutxiegi baita buruz bizitzen ikasteko. Dakiguntxoak ez, ez dakigunak adierazten gaitu ondoen.
Nabigazioak, jakina, barne kostaldeetan barrena jarraitzen du. Lur umeleko paisaiak dira: gizakiok, berbak eta atxikimenduak endredatuz, ehundu ohi ditugun tratu-molde zaharberrituak.
Gero, labur-laburraren esparrua: ekialdera gura gabe, haiku baino areago “kaiku” modukoak. Eta epigrama tankerako zenbait ziri-marra, ondoren.
Azkenik –baina ez atzenik–, beste hainbat irrigai: zirrikituez, hauskortasunaz eta artefaktu berbazkoak egiteko grina lagagaitz honetaz.
El resquebrajamiento de los sistemas absolutos y normativos ha llevado al ser humano a una situación de desamparo en la que sólo puede contar con su conciencia. Obligado a optar a cada paso, a decidir continuamente, se siente afligido e indeciso. Pero, al mismo tiempo, es también más libre. Vivimos en la era del predominio de la conciencia; en efecto, “sin la conciencia, no seríamos sino animales, poseedores de cierta suerte de felicidad perfecta”, como diría uno de los personajes de la novela.
Felicidad perfecta, novela moral inscrita en la tradición de Camus, Sciascia o Dürrenmatt, es obra de un escritor que, convencido de que ética y estética son el haz y el envés de una única moneda, desearía que ambas jamás se distanciaran entre sí.
Kurtso amaierako bidaia batean Tuneza jauzi egin zuten hiru lagun euskaldunen eleberrian emandako kronika jasotzen du narrazio honek. Langabezia zain zuten itzuleran, eta nolabait, bazekiten sei egun haiek zirela tren berri bat hartu aurreko azken geltokia. Handik itzuli ziren pertsonak ez ziren, jada, hasierako berdinak. Tartean, labirintu moduko merkatuak, 'dromedarioaren sindromea', bidaia turistikoak, Islama eta mezkitak, euskaldunaren beldur atabikoak, Tunezeko historia nahiz kondairak, taxi zaharrak eta auzune zuriak, kontsularen alaba edo emakume misteriotsu bat, Darth Vader eta Ben-Hur, infernua eta paradisua, erregateoak, etorkizun iragarleak, Ali-Babaren diskotekak eta musika arabiarra, oasiak eta txirotasuna, gizakiari buruzko gogoetak... Ekialdea ezagutzeko modu umoretsu bat planteatzen digute hiru lagun hauek. Ekialdea eta Euskal Herria, tuneztarrak eta euskaldunak, kontrastea etengabe bilatuz, hiru lagunak euren buruak biluzten ikusiko ditugu, haien zalantza eta miseriak azaleratuz. Azkenik, galtzaileen istorioa ere izan daitekeen honetan, euren buruez barre egiteko gai direla erakusten digute hiru protagonistek. Horrela izan ezean, absurdoa da bizitza.
Gertatuko zitzaizun noizbait: entzuten duzu esaldi bat eta hitzek, laser isil nahiz indartsu baten antzera, zainak ireki, zainen barruan sartu, atzera zainak itxi eta odolean txertatuta geratzen zaizkizu, burutik behatzetarainoko buelta etengabean. Agian esaldia izan beharrean, pertsona bat da: ezagutu duzu, eta zure bihotzean hartzen du aparkalekua. Edo egokitu zaizu ezusteko egoera bat, adibidez, Arte Ederretan lizentziatua izanik gasolindegi batean lanean aritzea, eta jasangarria egiteko errealitateak asmatzen dituzu.
Horrelakoa da Gasolindegian hau: leku bat, bai; zazpi kontakizun, bai; eta aldi berean gure barruan burutik behatzetaraino buelta amaigabean dabilen guztia.