|
iLiber EB600
Ref. 45673021
Salneurria: 229,95 €
Irakurketa ulertzeko modu berria. Ez zaitez geratu zure gogoko liburuak irakurri gabe garestiak direlako. Dagoeneko ez dituzu irakurri beharko agiriak, txostenak edo lanak ordenagailuko pantaila deserosoan. iLiber iritsi da, edozein liburu edo agiri formatu elektronikoan irakurtzeko aukera eskaintzen duen gailua. Inprimatutako papera bezain kalitate onekoa eta erosoa da, eta tamaina eta pisu txikikoa. Gailuak 9mm-ko lodiera du eta 190 g baino ez du pisatzen. Ohiko liburuak baino arinagoa eta txikiagoa da. Oso eroso irakur daiteke bertan, liburuaren luzera gorabehera. Inoiz pentsatu al duzu "El Quijote"ren edizio osoa autobusean irakurtzea? iLiber-ek aukera hori emango dizu. iLiber-ek testuaren tamaina aldatzeko aukera ematen dizu zure beharretara egokitzeko. Utz itzazu irakurtzeko betaurrekoak etxean, ez baitituzu behar izango. Horretaz gain, irakurle sutsuak oporretara joan ahal izango dira maletak liburuz bete behar izan gabe. Gailuaren barne memorian 900 liburu baino gehiago bildu ahal izango dituzu (*). Eta hori nahikoa ez baduzu, gogoratu memoria gaitasuna handitu ahal izango duzula 4 Gb bitarteko SD txartelen bidez. Horrek beste 8.000 liburu gehiago biltzeko aukera emango dizu. Ez duzu gogoko oporretara kargatzailez beteta joatea? Guk ere ez. iLiber-ek 8.000 orrialdeko autonomia du. Beraz, egunean 200 orrialde irakurriz gero, 40 egunez irakurri ahal izango duzu gailua kargatu gabe (**). Ez zaitez kezkatu liburu berrien prezioaz edo guztiak irakurtzeko aukerez. iLiber zerbitzuaren bidez, gaztelaniazko ehunka liburu eskuratu ahal izango dituzu oso prezio onean. Gogora ezazu hau hasi baino ez dela egin. (*) Batez beste 500 Kb liburuko SUSTAPENALiteratura klasikoko 100 eLiburuko pack bat erosiz gero, iLiber irakurgailua doan izango duzu.
|
||||||||||