Bilatu:
Bilatu Gurditxoa   0 Zure gurditxoko erosketak: 0,00 € Erosi
-en zaude  |  Hasiera  |  Euskarria
Euskarria

Garrantzitsua

eskura dauden liburu elektronikoak ikusi ahal izateko, Adobe® Digital Editions programa izan behar duzu instalatuta zure ordenagailuan.

Adobe® Digital Editions instalatu ahal izateko, Adobe-ren web gunean erregistroa egin eta Adobe-ren ID eskuratu behar duzu.

Zer da Adobe-ren ID eta nola eskura dezaket?

Klikabook-en erositako liburu elektronikoak irakurtzeko baimenak behar dira, eta zu baimen horiek dituzun erabiltzaile gisa identifikatzeko tresna da Adobe-ren ID.

Adobe-ren ID Adobe® Digital Editions instalatzearekin lotuko da. Horrela Klikabook-en liburu elektroniko bat erosten duzun bakoitzean, Adobe® Digital Editions irakurgailuko deskarga-botoian klik egitean, liburu elektronikoa deskargatuko da @NombreEmpresa@(re)n eskubide digitalen kudeaketa plataformatik.

Adobe-ren ID sortu dezakezu honako linean lotura honetan: www.adobe.com. Normalean, ID zure posta elektronikoaren helbidea izaten da.

Badut Adobe-ren ID, nola instalatuko dut Adobe® Digital Editions?

Jar eazazu xagua 1. urratsa, 2 urratsa, 3 urratsa..., loturen gainean Adobe® Digital Editions instalatzean aurkituko dituzun pantailak ikusteko.

1. urratsa: Egin klik Adobe® Digital Editions instalatzailearen "Instalar" (Instalatu) botoian.
2. urratsa: Leiho berri bat azalduko zaizu, eta egin klik segurtasun alertaren "Instalar" (Instalatu) botoian.
3. urratsa. Erantzun "Si" edo "Yes" (Bai) Adobe® Digital Editions instalatu nahi duzun galdetzen duenean.
4. urratsa: Aukeratu Adobe® Digital Editions programako zein elementu instalatu nahi dituzun eta egin klik "Siguiente" (Hurrengoa) botoian.
5. urratsa: Aukeratu non instalatu nahi duzun Adobe® Digital Editions eta egin klik "Instalar" (Instalatu) botoian.
6. urratsa: Adobe® Digital Editions instalatzen hasiko da eta deskargaren egoera-barra azalduko da.
7. urratsa: Deskarga amaitzen denean, deskarga-barra beteta azalduko da. Egin klik "Cerrar" (Itxi) botoian.
8. urratsa: Lizentzia-kontratua (license agreement) baieztatu beharko duzu.
9.urratsa: Adobe® Digital Editions programa zabalduko da, eta eskatuko dizu ekipoa baimentzea zure Adobe® Digital Editions-en Irekin. Oraindik ez baduzu Adobe-ren ID, pantaila honetan duzun loturan edo beste lotura honetan eskuratu behar duzu:www.adobe.com.
10. urratsa: Pantaila honetan ekipoaren baimena egiaztatuko dute. Ondoren, klik egin beharko duzu "Finalizado" (Amaituta) botoian.
11. urratsa: Adobe® Digital Editions instalatuta dago.

Adobe® Digital Editions instalatzailea

Aurreko puntuan zehaztutako urratsei jarraitu Adobe® Digital Editions instalatu ahal izateko:

Produktuaren gaineko informazioa

Banda zabaleko konexioa izanez gero, doako deskarga minutu batean deskargatuko da: www.adobe.com.

Adobe® Digital Editions-en beste bitarteko batzuk:

Sistemaren baldintzak

Windows
- Microsoft® Windows® 2000 (Service Pack 4), Windows XP (Service Pack 2) edo Windows Vista® (32bit-eko Home Basic-ekin eta 64 bit-eko Business-ekin bateragarria)
- Intel® Pentium® prozesadorea (500 MHz)
- 128 MB RAM.
- Pantailaren erresoluzioa: 800 x 600

Mac
- Mac OS X v10.4.10 edo v10.5
- Pozesadorea (500 MHz)
- 128 MB de RAM

Deskarga

Adobe® Digital Editions software-ren bidez liburu elektronikoak eta beste argitalpen digital batzuk ikusi eta kudeatu ahal dira modu errazean.

Erabili ezazu eduki digitalak deskargatu eta eskuratzeko, linean edo lineatik kanpo irakurri ahal izateko. Bidali itzazu zure PCtik beste ekipo edo gailu batzuetara kopien aurka babestutako liburu elektronikoak. Antola itzazu liburu elektronikoak zure neurrira egindako liburutegi batean. Orrialdeetan oharrak idazteko aukera izango duzu. Digital Editions, halaber, bateragarria da sektoreko liburu elektroniko estandarren formatuarekin, bai eta PDF/A eta EPUB formatuekin ere.

Adobe® Digital Editions egoki instalatu dela ziurtatzeko, beharrezkoa da sistema operatibo batean administrazio eskubideak dituen Administrari edo erabiltzaile gisa erregistratuta egotea.

Adobe® Digital Editions-en web gunean sartzeko: www.adobe.com.

© 2012 Klikabook  |  Lege-oharra  |  Pribatutasun politika  |  Web gunearen mapa  |  Harremanetan jarri